DATUAK LORTZEN...
https://eustoker.ikasplay.com/wp-content/uploads/2022/06/heading-bg-dark-1.jpg

6. PHOTOGRID. Argazkiak sare sozialetara egoki igotzeko APP-a

egilea ASMOZ Fundazioa
32

Ez al zaizue batzuetan gertatzen, Instagramera argazki bat igo nahi baina ez dela ondo sartzen karratutxo horretan? Argazkia horizontalean edo bertikalean luzeegia delako izan hoi da. Baina lasai, horretarako irtenbide erraz bat dugu eta, Photogrid app-a!

Bertara sartzean, hasieran hainbat aukera azaltzen zaizkigu: “Cuadrícula” (Collage-a egiteko), “Editar”, “Plantillas” eta “Más herramientas”. Gu editatzeko botoi horretan zentratuko gara gaurkoan.

Behin botoi horri emanda, zure mugikorrean dituzun argazkiak aterako zaizkizu, editatu nahi duzun argazki hori aukeratu dezazun. Eta behin argazkia aukeratuta, argazki hori app-era igota azalduko ziazu, editatzeko prest.

Editatzeko leku honetan, “InstaFit” botoiari eman ezkero, argazkia atzeratu egiten ta goiko eta beheko zatietan marra txuriak sorturik, Instagramera igotzeko tamaina egokia hartuz. Orduan, botoi hori “Original” izenpean ikusiko dugu, berriz ere lehengo itxura har dezan.

Horrez gain, beste hainbat erremienta ikus daitezke app-ean. Argazkiari diseiua aldatu (bihotz baten forma emanez, adibidez), argazkiaren izkinak borobildu, testua gehitu, emogi moduko figurak gehitu… Baina garrantzitsuena, argazkia atzera bota ahal izateko botoia dela ikusi daiteke, zure Instagrama ondo ikus dadin!

Gaur aukeratutako elurretako argazki hau, beraz, Photo Griden bidez atzeratu ondoren, bigarren argazkian bezala geratuko litzateke, Instagramerako prest!

Iruzkina sortu