DATUAK LORTZEN...
https://eustoker.ikasplay.com/wp-content/uploads/2022/06/heading-bg-dark-1.jpg

5. VOCAROO. Ahotsak erraz grabatzeko web orria

egilea ASMOZ Fundazioa
20

Ezagutzen al zenuen VOCAROO weborria? Honek, ahotsak oso erraz grabatu eta audio hori deskargatzeko aukera ematen digu.

Behin weborrian sartuta, hasierako irudi hahu aterako litzateke, jada zure ahotsa grabatzen hasteko prest! Beraz, botoi gorria klikatu ondoren, weborria zuzenean ahotsa grabatzen hasiko litzateke!

Grabatzen hastean, ezkerraldeko bi marrako botoiari emateko aukera egongo litzateke atsedenaldi txiki bat hartzkeo, eta grabazioarkein amaitu nahi izan ezkero, botoi gorriari emango genioke.

Beraz, grabaketarekin amaitzean, gordetzeko aukera ematen duen botoi bat azaltzen da eta horri eman ezkero, QR código bat izateko aukera ematen digu, baita audio hori deskargatzekoa ere.

Amaitzeko, deskargatzeko botoiari eman ezkero, grabatutako audio hori deskargatu egingo litzateke eta jada entzuteko aukera egongo litzateke.

Iruzkina sortu