DATUAK LORTZEN...
https://eustoker.ikasplay.com/wp-content/uploads/2022/06/heading-bg-dark-1.jpg

3. INSTASIZE. Sare sozialetarako argazkien tamaina eta formatua aldatzeko APP-a

egilea ASMOZ Fundazioa
25

Kaixo guztioi!! Inoiz gertatu izan  zaizue Instagramera argazkiren bat igotzean, sare sozial honen formatuek eraginda argazki hau moztu behar izatea? APP hau zoragarrria da, horrelako arazoak konpontzeko: bere izena Instasize da eta gainera zure argazkiak editatzeko ere erabil dezakezu, bere doako bertsioan. Beraz, goazen  ikustera!!

Hasteko, Instasize APP-a instalatu beharko dugu gure mugikorrean. Ondoren, APP-a ireki eta pantaila txuri bat azalduko zaigu. Bertan biribil urdin batean + botoia aurkituko dugu, eta bertan sakatu beharko dugu argazki baten formato aldatzen hasteko.  Botoia sakatu ondoren, nahi duzuen fortamua hautatu dezakezue. Guk argazkia hautatuko dugu. Hala ere, jakin ezazue, historia formatua hautatuz gero beste aplikazio bat deskargatzera eramango gaituela. Hau ere, deskargatu dezakezue.

Behin argazki formatua hautatu ondoren, gure mugikorreko galeriara bideratuko gaitu APPak. Bertan formatua aldatu nahi diogun argazkia hautatu beharko dugu. Argazkia hautatu ondoren hainbat aukera emango dizkigu APPak. Filtroak ipintzeko aukera, argazkiaren argia eta bestelakoekin jolasteko aukera, argazkia mozteko aukera, argakian testuak gehitzeko aukera, argazkia instagrameko post batera modaltzeko aukera eta argazkia posizioz aldatzeko aukera. Ikusi dezakegunez, aukera asko ematen ditu APP-ak.

Hala ere, guri gehien interesatzen zaigun aukera argazkiak instagrameko post batera moldatzeko aukera da. Beraz, argazkiari nahi adina filtro ipini, eta aldaketa egin ostean, karratu bat beste karratu baten barnean duen ikonoan egingo dugu klik. Bertan instagramerako post baterako falta zaion zatiak beste irudi batzun bitartez betetzea ahalbidetuko digu. Horretarako aukera asko ematen ditu doako bertsioak, nahiz eta premium bertsioak aukera gehiago ematen dituen. Horrez gain,  ematen duen beste aukera bat interesgarria izan daiteke. Izan ere, atzealde horretarako zure galeriako edozein argazki hautatzeko aukera ematen du. Era berean, atzealde hori gehiago edo gutxiago ikuste aldera, argazkiaren tamaina aldatzeko aukera ere ematen digu.

Behin argazkia gure gustura dugunean, eskuinaldean azaltzen zaigun partekatzeko botoi zuriari emango diogu.  Leiho txikitxo bat aterako zaigu. Bertan argazkia gordetzeko aukera emango digu, baita argazki hau APPan gordetzeaz gain, galerian ere gordetzeko aukera.

Aukeraketa hori egin ostean, APParen hasierako pantailara bideratuko gaitu. Bertan ikusi daiteke, dagoeneko editatu dugun irudia gordeta dagoela. Horrez gain, leiho gainerakor bat irekiko zaigu, hainbat aukera emanez. Aipamen bat uztea, argazkia instagramera igotzea, argzkia Snapchat –era igotzea, argazkia galerian deskargatzea edo gehiago aukera. Gehiago aukeraren barnean beste hainbat APPren bidez argazkia partekatzeko aukera emango digu. Pausu hau, ez da derrigorrezkoa, lehio gainerakorra ez den pantailaren beste toki batean klik eginda, lehio hau itxi egingo da. Horrez gain, APP honek editatu eta gorde dugun argazki hau beriz ere editatzeko aukera ematen digu, gustura gelditu ez bazarete aldatzeko aukera emanez.

Hau izan da, Instasize APP erabiltzeko buruz jakin behar duzuen guztia!! APP hau etorkizun batean erabilgarria izatea espero dut. Hurrengo bat arte!1

Iruzkina sortu