DATUAK LORTZEN...
https://eustoker.ikasplay.com/wp-content/uploads/2022/06/heading-bg-dark-1.jpg

2. VSCO. Argazkiak erraz editatzeko APP-a

egilea ASMOZ Fundazioa
18

Instagram, Facebook edo argazkiak partekatzeko edozein aplikazio erabiltzen duzu? Irudiak itxura edo edizio antzekoa izatea gustatuko litzaizuke? Erabili VSCO app-a eta erabili filtroak, argi aldaketak, kontrasteak… zure irudia zuk nahi bezala geratu arte! Doan den bertsioan, edizio nahikoak egin ditzazkezu argazki paregabeak gera daitezen!

Instagram baten modukoa dela esan genezake: INFORMAZIOrako puntua dauka, erregistratuta dauden persona BILATU ditzazkezu, BIDEO polit eta berezi batzuk egiteko aukera ematen dizu, bertan gordeta geratzen direnak. Azken atalean, aldiz, jarraitzaitzen dituzun pertsonak zein diren ikus dezakezu, postak igo…

Azkenik, “+” jartzen duen horren barruna, veste “+” bat agertzen da goiko aldean eta hor klikatuta, zure mugikorreko argazkiak azaltzen dira, bertatik nahi dituzunak aukeratu eta app-era “igo” daitezen eta bertatik editatu daitezen. Behin bat aukeratu eta gure app-era “igotzen denean, igo dgun argazki hori aukeratu eta editatzeko aukera jartzen duen lekuan editatuko genuke.

Editatzeko botoi horri eman ondoren, aurreneko argazkian agertzen den moduan aterako litzaiguke pantaila, eta lehenengo botoitxo horretan, filtro ezberdinak izango genituzke. Filtro bat aukeratzean, filtro horren itxura hartuko luke argazkiak eta filtro hori berriz kalkatu ezkero, filtroa erregulatzeko aukera izango genuke.

Behin erregulatuta, Ok-i eman eta zuk nahi bezala geratu dela ikusiko duzu. Hurrengo botoia sakatu ezkero, erregulatzeko irudiarena, bertan argazkia editatzen jarraitzeko beste hainbat erraminta azalduko litzaizkiguke: argia erregulatzekoa, kontrastea, mozketa, perfilatu…

Esan beharra dago, praktikarekin hobetzen joaten zarela.

Gaur aukeratutako argazki hau, VSCO app-ean editatu ondoren, horrelaxe geratu zaigu! Espero dugu asko gustatu izana gaurko aplikazioari buruzko informazioa!

Hala ere, esan beharra dago, app-a ordaindu ezkero aukera gehiago ematen dituela baina, ez zaizue iruditzen daukagun horrekin nahikoa dela?? GUK HALA USTE DUGU! ORAIN ZUEN TXANDA DA!

Iruzkina sortu