DATUAK LORTZEN...
https://eustoker.ikasplay.com/wp-content/uploads/2022/06/heading-bg-dark-1.jpg

11. CANVA. Gure sare sozialetan eduki erakargarriak sortzeko tresna

egilea ASMOZ Fundazioa
21

Egun on, guztioi! Gaurko Eustoker bideoan, oso erabilgarria izango zaizuen tresna bat erakutsiko dizuegu: CANVA. Gaur egun ezaguna da oso, batez ere ordenagailuko online bertsioan. Canva ordenagailuan erabiltzea nahiko erraza da, oso diseinu intuitiboa baitu. Oso ondo dator ordenagailu bat eskura baldin badugu, baina ordenagailurik izan ezean, mugikorrentzat espreski diseinatutako APPa erabil dezakegu. Hori dela eta, bideo honetan mugikorreko app-az hitz egingo dugu, edozein leku eta gailuarekin lehen diseinuak egiten jakiteko. Goazen bada!

Lehenik eta behin, ohi bezala, beharrezkoa da CANVA aplikazioa gure mugikorreko dendan bilatzea eta instalatzea. CANVA erabiltzeko, nahikoa da Google kontu bat izatea, beraz, ez dugu zailtasunik izango CANVA gure mugikorrean ere instalatzeko.

CANVAko aplikazioa gure mugikorrean irekitzen dugunean, ikusiko dugu lehen pantailan bertan hainbat aukera ikusten ditugula. Gure kasuan, sare sozialentzako edukiak sortuko ditugunez, zuzenean “SOCIAL MEDIA” izeneko botoia zanpatuko dugu. Bertan, sare sozial guztietarako edukiak azkar sortzeko hainbat txantiloi ikusiko ditugu: Instagramerako “real”ak, postak, storiak, TikTokeko bideoak… eta hainbat gehiago.

CANVAko aplikazioa gure mugikorrean irekitzen dugunean, ikusiko dugu lehen pantailan bertan hainbat aukera ikusten ditugula. Gure kasuan, sare sozialentzako edukiak sortuko ditugunez, zuzenean “SOCIAL MEDIA” izeneko botoia zanpatuko dugu. Bertan, sare sozial guztietarako edukiak azkar sortzeko hainbat txantiloi ikusiko ditugu. Eta ez da irudietara mugatzen: adibidez, TikTokeko eduki batentzako bideoak ere ditugu, guk gainetik nahi dugun testua idazteko eta beste irudi edo bideoak gehitzeko.

Adibide gisa, TikTok-eko edukiak sortzeko bideo-txantiloi bat aukeratuko dugu, hondartza eta olatuak dituena.

Imagina dezagun negua dela, uda faltan botatzen dugula eta horri buruzko TikTok bideo labur bat argitaratu nahi dugula. Horretarako, filtro bat aukeratuko dugu, irudiaren koloreei nostalgia eta hotz puntu bat emateko. Efektu hau lortzeko, “Vintage” filtro taldeko “Nordik” izenekoa aukeratuko dugu.

Orain, deigarria den mezu labur bat jarriko dugu. Horretarako, hainbat tipografia motetatik nahi duguna aukera dezakegu. Esan beharra dago CANVAk ordainpeko bertsioa duela, baina doako bertsio honetan jada behar dugun guztia dugu hainbat sare sozialetarako eduki interesgarriak lortzeko.

Kito! Honekin CANVArekin sortutako lehen bideo erraz bat sortu dugu gure TikTokean argitaratzeko. Orain, bideoa gure gailuan gordeko dugu, eta horretarako, MP4 izeneko formatua aukeratuko dugu. Eta orain, bideoan zure TikTok kontuan igotzeko prest dago!

Ikusiko duzuen bezala, hau CANVAn egin dezakezuen adibide bat besterik ez da. Gogoratu, norberaren sormena da edukiak sortzeko muga bakarra. Ondo izan, asko zaindu eta hurrengo bideon ikusiko dugu elkar!

Iruzkina sortu