DATUAK LORTZEN...
https://eustoker.ikasplay.com/wp-content/uploads/2022/06/heading-bg-dark-1.jpg

10. EMOJIMAKER. Emoji berriak sortzeko APP-a

egilea ASMOZ Fundazioa
28

Gaurkoan, Emoji Maker app-ari buruz hitz egingo dizuegu! Dakizuenez, emojiak Whatsappen eta sare sozialetan erabiltzen ditugun aurpegitxoak dira. Adibidez, Whatsappek gaur egun hainbat emoji eskaintzen dizkigu gure lagunei bidaltzeko. Baina, nahiz eta asko izan, azkenean jende askok emoji berak erabiltzen ditugu. Ez al litzateke interesgarriagoa izango norberak emoji berriak egiteko aukera izango balu? Guk baietz uste dugu! Ezagutzen al duzue zuek nahi bezalako emojia sortzeko app hau?

App-ean sartuta, emoji berri bat sortzkeo aukera ematen dizu, lehenik argibide batzuk azalduz; ondoren, emoji hori sortzeko aukera izanik. Adibidez, arraultza itxura duen buru forma aukeratu dugu, baina, hainbat dira aukeratu ditzakezunak. Hala ere, badira batzuk, ordainduta lor ditzakezunak.

Ondoren, begiak jartzeko momentua da; horretarako ere aukera asko daude, gainera, batzuk mugimenduan daude! Aho aldean ere hainbat objektu jartzkeo aukera iznago duzu, hemen ere mugimenduko aukera izanik. Ondoren guk eskuak jarri dizkiogu, hauek geldirik!

Buruan go pro bat jarri diogu eta ondoren, sudur gorriarkein batera, lotsatuta dagoen emoji bilakatu dugu; azkenik, ilea gehituz.

Emojia sortzeko hainbat aukera dituzu, saltxeatzen ibiltzea eta gustukoen duzun bezala uztea da onena!

Hau norbaiti bidali nahi izan ezkero, eskubiko aldean azaltzen den botoi urdinari eman behar zaio eta nahi duzun aplikaziotik bidali, nahi diozun pertsonari. Hori bai, argazki moduan bidaltzen da emojia edo, mugimenduan dagoen atalen bat gehitu badiozu emojiari, GIF moduan iritsiko zaio hartzaileari.

Behin emojia eginda, hasierako atal horretan gelditzen da, bertan klikatuta editatzeko aukera emango digularik.

Egin zuen emojiak ahalik eta dibertigarrien eta bidali zuen ingurukoei barrez leer daitezen!

Iruzkina sortu