DATUAK LORTZEN...
https://eustoker.ikasplay.com/wp-content/uploads/2022/06/heading-bg-dark-1.jpg

1. INSHOT. Bideoak erraz editatzeko APP paregabea

egilea ASMOZ Fundazioa
37

Kaixo guztioi! Youtuben, Instagramen edo TikToken bideoak igotzea maite baduzu, zure ekoizpenak hobetzeko app paregabe bat erakutsiko dizugu. APP honen izena INSHOT da, eta bere doako bertsioan sekulako bideoak editatzeko aukera ematen dizu. Ikus dezagun!

Lehenik eta behin, Inshot app-a gure mugikorrean instalatuko dugu. Hori egin ondoren, app-a ireki eta 3 aukera ikusiko ditugu: 1. Bideoa 2. Argazkia eta 3. Collagea. Kasu honetan, sortuta dugun bideo bat editatu nahi dugunez, “Bideo” izeneko aukeran sartuko gara.

Ondoren, gure mugikorretik nahi dugun bideoa aukeratuko dugu. Kasu honetan, dantzari baten bideo bat ireki, horri musika bat jarriko diogu eta efektu batzuk erantsiko dizkiogu. Era horretan, bideoa erakargarriagoa izango da sare sozialetan argitaratzeko.

Lehenik eta behin, bideoari musika jartzeko, “MUSIC” izeneko ikonoaren gainean klik egin behar dugu. Bertan, bideoarekin bat dagorren erritmo dantzagarri bat aukeratuko dugu.

Bertan, bideoarekin bat dagorren erritmo dantzagarri bat aukeratuko dugu.

Behin, musika jarri dugula, bideoari pare bat efektu jarriko dizkiogu. Horretarako, “Filter” izeneko aukeran nahi dugun efektua aukeratuko dugu, kasu honetan, bideoak kolore orlegi orokor bat izatea nahi dugu. Horretaz gain, musika sentiarazteko, efektuen ikonoaren barruan sartu eta “BEATS” izeneko efektua aukeratuko dugu. Ikusiko duzuenez, efektuaren intentsitatea eta denbora bideoaren erritmora egokitu ditzakegu.

Bideoa prest dugunez, orain nahi dugun sare sozialetan gordetzea aukera dezakegu. Adibidez, bideo hau Youtuben jarri nahi badugu, “Youtube 16:9” aukera hautatuko dugu.

Bukatzeko, gure bideoa gordeko dugu. Horretarako, “GORDE” edo “SAVE” izeneko izeneko botoia sakatu eta nahi dugun kalitatean gordeko dugu emaitza ikusteko eta nahi dugun sare sozialetan erabiltzeko.

Espero dugu bideo hau baliagarria izatea eta hemendik aurrera Inshot APP-ak zure bideoei bizigarritasun puntu bat emateko interesgarria suertatzea. Ondo izan eta laster arte!

Iruzkina sortu