Eustoker, Ikasplayk eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak sortutako proiektua da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. Egitasmoaren helburu nagusia, euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntzara bideratutako edukiak prestatzea da, espreski Euskal Autonomia Erkidegoko 15-19 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendutakoak. Edukiak bideo formatuan prestatu eta nerabe eta gazteen artean erabilienak diren sare sozialetan argitaratu eta partekatzen dira, bertako Eustoker profiletan: Tik Tok, Instagram eta Youtube.
Eustokerren, zure euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko edota hobetzeko gakoak eta baliabideak jasoko dituzu 14 bideotan zehar. Webgune honetan, 14 bideoak ikusteko aukeraz gain, bideo bakoitzaren gida idatziak ere aurkituko dituzu lagungarri gisa. Hasi euskaraz sortzen!
Eustokerreko bideoak webgune honetako “Eustoker ataria” izeneko erlaitzean aurkituko dituzu. Era berean, bideo guztiak espreski Youtuben, Instagramen eta TikTok-en sortutako Eustoker kontuetan aurkituko dituzu!
Oso erraza da! Youtuben, Instagramen edota TikToken, guk proposatutako baliabideak erabiliz sortutako edozein ikus-entzunezko partekatu dezakezu #eustoker traolarekin. Gogo biziz gaude zure sorkuntzak ikusteko eta munduarekin partekatzeko!
Zuzenean Eustokerreko sare sozialetan ditugun kontuen bidez jar zaitezke gure harremanetan lasai asko; mezu publiko zein pribatuen bidez, edota zuzenean ikasplay@ikasplay.com helbidera idatziz.