Zein dira Eustoker proiektuaren helburuak? Honakoak dituzu:
– 15-19 urte gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialetan (Tik Tok, Instagram eta Youtuben) euskarazko ikus-entzunezkoak gauzatzeko baliabideak eta gakoak eskaintzea. Ikusiko duzun bezala, webgune honetan eta TikTok, Instagram eta Youtubeko Eustoker kontuetan ere sare sozialetan zure bideoak sortzeko edota hobetzeko baliabideak eta azalpenak aurkituko dituzu!
– Sare sozialetan euskarazko ikus-entzunezko edukiak egiten eta partekatzen dituzten “tik toker”, “instagrammer” eta “youtuber” sortzaileen kopurua handitzea.
– Euskarazko bideo-edukiak bildu eta partekatzeko komunitatea sortzea sare sozialetan #eustoker traolaren bidez. Irrikitan gaude zuen sorkuntzak ikusteko! 😊
Eustoker zure sare sozial gogokoenetan ere aurkituko duzu!