DATUAK LORTZEN...
https://eustoker.ikasplay.com/wp-content/uploads/2022/06/heading-bg-dark-1.jpg

4. DEEPL ETA NEURONALA. Itzultzaile automatikoak

egilea ASMOZ Fundazioa
39

Kaixo, gaurkoan sare sozialetan hizkuntza ezberdinetan edukia sortzeko ezinbesteko tresnak ezagutuko ditugu, itzultzaile automatikoak.  Horretarako hainbat tresna ezberdin baldin badaude ere, gaurkoan ezagutuko ditugun bi APP-ak oso eraginkorrak dira. Haien izenak, Deepl eta Itzuli dira. Hauek interneten ere erabili daitezke, haien izenak Google-ren bilagailuan sartuta berehala aterako zaizkigu. Haien erabilera nahiko antzekoa da, webgune zein APPan. Hala er, guk APPak ikusiko ditugu, funtzionalitate berezi batzuk bait dituzte. Goazen ikustera!!

Lehenik eta behin, Deepl itzultzailearekin hasiko gara. APP hau gure mugikorrean instalatu ondoren ireki egingo dugu. Bertan orri txuri bat agertuko zaigu, eta nahi dugun testua idazteko lauki bat.  Lauki honen gainean, testua zein hizkuntzetatik zein hizkuntzara itzuli nahi dugun aukeratzeko tresna daukagu. Hasiera batean, sarrerako hizkuntza automatikoti detektatzeko aukaera azalduko zaigu ezarrita. Bertan sarrerako beste edozein hizkuntza ezarri genezake. Izan ere, sarrerako hizkuntza ezartzea beharrezkoa da beste funtzionalitate batzuk deskubritzeko.

Sarrerako hizkuntza ezarrita, ikus daiteke laukiaren azpialdean azlatzen zaigun mikrofonoaren ikonoa aktibatu egin zaigula. Horrek ahots bidezko itzulpenak egiteko balio digu. Horren ondoko ikonoak, kamerak, ateratako argazki baten azaltzen dena itzultzeko balio digu. Eta azkenik, karpeta baten ikonoaren bitartez, galerian dugun edozein agiri itzuli genezake. Horrez gain, webgunean ere,  aurkitu ditzakegun beste proeiktu batzuk ere baditu. Hala nola, testua kopiatu eta itsastearen funtzionalitatea, idatzita dagoen testua edo itzulpena ahoskatzea eta itzulpena partekatzeko funtzionalitatea.

Horrez gain, APP-ak webgunean ematen uzten ez duen beste aparteko funtzionalitate bat dauka. Izan ere, egindako  itzulpenak gorde eta hauekin ondoren jarraitu ahal izateko aukera ematen dizu. Hau, oso erabilgarria da testu luze baten itzulpena egin nahi baduzu edo askotan itzultzen duzun hitz edo esaldi bat gordeta edukitzeko.

Deepl APPa ezagututa ez dugu arazo handirik izango Itzuli APParen funtzionamendua ulertzeko. Baina lehenik eta behin zein desberdintasun dago bi APPen artean? Bada, itzuli APPak hizuntza zein funtzionamendu gutxiago dituen arren, euskaraz itzultzeko aukera ematen digu. Itzuli APP-a behin instalatuta dugula, hur azabaldu eta lehengo azaltzen zaigun gauza, pantaila urdin bat da. Bertan hizkuntza hautatzeko eskatzen digute. Hori egin ostean, Deepl APPan azaldu zaigun antzeko pantaila zuri bat azaltzen zaigu. Testua sartzeko lauki bat dauka eta horren gainean, hizkuntza aldatzeko aukerak.

Deepl-en antzera ahots bidezko itzulpenak egin ditzazkegu, behean azaltzen zaigun mikrfonoaren ikurrari saktuz gero. Hala ere, honek 15 segunduz hitz egiten soilik utziko digu. Horrez gain, testua sartzeko laukiaren goi eskuinean dagoen kameraren irudian sakatuz, bi funtzionalitate gehiago aurkitu ditzakegu. Deepl APParen gertatzen den berdin, fitxategiak eta kamararen bidez argazkiak ateratzen utziko digu, eta hauetan azaltzen diren testuak itzultzeko balioko digu.

Hau izan da guztia!! Espero dugu erakutsitako APP-ak baliagarriak izatea eta sare sozialetan zuen itzulpengintzako arazoak konpondu izana. Milesker eta hurrengo bat arte!

Iruzkina sortu