DATUAK LORTZEN...
https://eustoker.ikasplay.com/wp-content/uploads/2022/06/heading-bg-dark-1.jpg

9. PRISMA. Zure irudiak arte obra bat bihurtzeko APP-a

egilea ASMOZ Fundazioa
31

Egun on, guztioi!  Gaurkoan irudiak arte bilakatzen dituen APP bat ezagutuko dugu.  Bere izena Prisma da eta bere ordainpeko bertsioan 700 filtro baino gehiago dituen arren, doako bertsioa ez da batere motz geratzen eta oso erabilgarria izan daiteke, zure irudiei beste buelta bat emateko. Beraz, goazen ikustera argazkiak arte bilakatzen dituen APP zoragarri hau!!

Lehenik eta behin, gure mugikorreko Marketplace –etik APP-a jaitsi eta instalatuko dugu. Horren ondoren, APP-a erabiltzeko lehen pausua hau irekitzea izango da, horretarako APP-aren ikonoan sakatuko dugu. Hori eginik, eta tutoriala ikusi edo salto eginik, ordainpeko bertsioari ezeztz esan ostean,  konturik sartu nahi ez dugula esan ostean eta APP-ari  gailuko multimediarako sarrera baimendu ondoren, gure galeria irekiko zaigu. Bertan arte bilakatu nahi dugun argazkia hautatu beharko dugu. Behin hori eginik, argazkia pantaila ia osoan azalduko zaigu. Eta orain bai, jolastu dezakegu!

Bertan hainbat aukera ematen digu, baina arreta gehien deitzen duena behean ageri diren flitroak dira. Bertan azaltzen zaiguen filtroekin proba egin dezakezue. Baita argazkien bi ikono dituen karratutxoan jo eta beste hainbeste filtro ezberdin ezagutu. Bertan dituzuen filtro edo estilo ezberdinetatik + ikurra dutenak doakoak dira, ordainpekoak berriz, kandadu baten ikurra dutenak. Beraz, bertan nahi duzuen estiloa hautatu dezakezue eta zuen argazkira aplikatu.

Horrez gain, beste bost aukera ematen dizkigu APP-ak. Lehenik eta behin irudia eta filtroa  HD-n jartzeko aukera. Aukera hau ordainpekoa da, eta ezin izango dugu erabili. Horren ezkerrean geruzak banatzeko aukera daukagu. Aukera honen bitartez irudiaren geruza batean edo bestean solik aplikatu genezake filtroa. Hurrengo aukerak, irudiari markoa jartzeko aukera emango digu.

Ezkerralderagoko aukeran, bi argazki dauden horretan, gure irudiaren atzealdea aldatzeko aukera ematen digu. APP-ak emandako aukerak edo guk geuk galeriatik hartutako beste atzealde bat erabili dezakegu. Azkenik ezkerralderen dagoen aukerak, bestelakoak aldatzeko aukera ematen digu, hala nola, kontrastea, saturazioa, itzalak eta abar.

Azkenik, gure irudiari nahi bezain beste aldaketa egin ostean, eskuinaldean goialdean ageri zaigun bi aukeretako bati jo beharko dogugure nahien arabera. Botoi beltza saktuaz gero, irudia partekatuko dugu sare sozialen bitartez. Botoi hori sakatuz gero, irudia gorde egingo zaigu, APP-an zein gure galerian, eta beste momento batean partekatu dezakegu sare sozialetan.

Hau izan da guztia!! Espero dut guarkoa ikusi berri dugun APP hau zuen gustokoa izan izana, beste bat arte!!

Iruzkina sortu