DATUAK LORTZEN...
https://eustoker.ikasplay.com/wp-content/uploads/2022/06/heading-bg-dark-1.jpg

14. QUIK. Argazkiak editatzeko beste alternatiba bat

egilea ASMOZ Fundazioa
24

Kaixo berriz ere eta ongietorriak Eustokerreko bideo berri honetara! Oraingo honetan, zure bideoak editatzeko “QUIK” izeneko app bat erakutsiko dizuegu. App hau GoPro enpresak sortu zuen, batez ere bere kamerekin ateratako bideoak editatzeko, baina guk gure mugikorrarekin grabatutako bideoak ere editatzeko aukera dugu. Sortzen ditugun bideoak oso dinamikoak izan daitezke app honekin, eta aukera hau ezagutzea oso interesgarria dela uste dugu. Beraz, goazen azkar-azkar APP honek eskaintzen diguna ikustera.

Behin aplikazioa instalatu ondoren, kontu bat sortu beharko dugu hori erabiltzeko. Aplikazio askotan bezala, gure Google-eko erabiltzailearekin sartzeko aukera ere dugu. Hasteko, editatu nahi dugun edo ditugun bideoak irekiko ditugu aplikazioan. Horretarako, “Mural” izeneko ikonoan klik egin behar dugu.

Ondoren, gure mugikorretik nahi ditugun bideoak aukeratuko ditugu. Ikusiko duzuenez, oso baliagarria da batez ere bideo desberdinen segida bat editatu nahi badugu eta hauei dinamismo puntu garrantzitsu bat eman nahi badiegu. Beraz, beste bideo-aplikazio batzuekin alderatuz, QUIKek eskaintzen diguna dinamismoa da.

Adibidez, adibide bat emateko mendian ateratako bideo labur bat hartuko dugu. Bideo honi mugimendu eta kreatibitate puntu bat emateko, aplikazioak eskaintzen dizkigun gaien artean bat aukeratuko dugu. Hori aplikatzen dugunean, APPak zuzenean hainbat filtro eta mugimendu berezi jarriko dizkio bideoari.

Bideoa prest dugunean, hori esportatzeko garaian hainbat sare sozialen ikonoak agertuko zaizkigu. Nahi badugu, ikono horien bidez gure bideoa zuzenean Youtube, Facebook edo Instagramera igotzeko aukera dugu. Bestela, gure gailuan gordetzeko edo Whatsapp bidez bidaltzeko aukera ere dugu, noski.

Zer iruditzen zaizue? Esan bezala, bideoak eta irudiak editatzeko hainbat aplikazio daude, hori dela eta, oso garrantzitsua da bakoitzak zer egiten duen egitea eta fidagarriak eta kalitatezkoak direnak erabiltzea. Kasu honetan, QUIK tresna fidagarria da, eta besteengandik desberdintzen da kirolarekin edo aktibitate fisikoarekin lotutako bideoak editatzeko, oso filtro eta efektu bereziak dinamikoak erabiltzeko aukera ematen digulako. Zer iruditzen zaizue? Utzi zuen komentarioak hemen azpian eta erabili #eustoker traola zuen bideoak gurekin partekatzeko! Eskerrik asko eta ondo izan!

Iruzkina sortu