Kaixo eta ongietorriak Eustokerreko beste bideo honetara! Aurreko batean, SNAPSEED eta VSCO izeneko appak erakutsi dizkizuegu, argazkiak editatzeko oso ondo etortzen direnak. Hala ere, APPen munduan badira irudiak editatzeko beste hainbat aplikazio, eta guretzat onenak eta erabilerrazenak direnak erakusten dizkizuegu. Kasu honetan, irudiak editatzeko LIGHTROOM izeneko aplikazioa erakutsiko dizuegu. Lightroom aplikazioa, Adobe konpainiak sortutakoa da, eta gure mugikorrean ia profesionalki gure irudiak editatzeko aukera ematen digu. Beste aplikazio batzuk bezala, doako bertsioarekin nahikoa izango dugu irudi ikusgarriak editatzeko. Ikus dezagun!
Ohi bezala, aplikazioa gure mugikorreko dendan aurkituko dugu. Horretarako, nahikoa da “lightroom” hitzak idaztea eta berehala agertuko zaigu.
Aplikazioan lehen aldiz sartzen garenean, aplikazioa erabiltzeko kontu bat sortzea edo gure Google-eko kontua erabiltzea eskatuko digu.
Gure kontua sortu ondoren, gure gailutik nahi dugun irudia aukeratuko dugu hori editatzen hasteko.
Adibidez, demagun gaur goizean hartu dugun kafe baten argazkia editatu nahi dugula, ondoren Instagramen argitaratu ahal izateko. Hauxe da erabiliko dugun argazkia.
Ikusten dugunez, gure kafea ez dago argazkiaren erdi-erdian. Hori zuzentzeko, ezkerraldetik piskat moztuko dugu. Horretarako, APP-ak argazkiak mozteko eskaintzen digun tresna erabiliko dugu.
Bukatzeko, argazkiaren saturazioa piskat jaitsiko dugu, artistikoagoa izateko. LIGHTROOM-ek hainbat doako filtro eskaintzen dizkigu, eta kasu honetan, “saturatu gabeko kontrastea” izenekoa aukeratuko dugu. Argazkia horrela argitaratzea nahiko bagenu, gure lana bukatutzat eman genezake. Baina argazkiari saturazioa piskat igo nahi badiogu, argazkiaren saturazio maila ere alda dezakegu eta pittin bat igo, argazkiari kolore gehiago ematearren. Horixe egingo dugu, argazkia hain itzalia ez izateko.
Orain bai, gure argazkia editatuta dugu! Orain, gure mugikorrean gordeko dugu, ondoren Instagram aplikazioan argitaratu ahal izateko. Horretarako, argazkia esportatuko dugu. Zer iruditzen, gustatu al zaizue Lightroom aplikazioa? Komentatu lasai asko gure sare sozialetan eta saia zaitezte zuek ere aplikazio honekin jolasten! Asko zaindu eta laster arte!