DATUAK LORTZEN...
https://eustoker.ikasplay.com/wp-content/uploads/2022/06/heading-bg-dark-1.jpg

12. SNAPSEED. Argazkiak editatzeko APP-a

egilea ASMOZ Fundazioa
37

Kaixo eta ongietorriak Eustokerreko beste bideo batera! Oraingo honetan, soilik mugikorretan aurkituko dugun aplikazio bati buruz hitz egingo dugu. Aplikazio honek SNAPSEED izena du, eta Google-ek sortutako guztiz doako aplikazioa da, espreski argazkiak editatzeko sortutakoa. Jarraian, app honek eskaintzen dituen aukera anitzetako batzuk erakutsiko dizkizuegu, horretarako argazki bat adibide hartuz.

SNAPSEED gure mugikorrean instalatu eta ireki bezain laster, zuzenean gure gailutik editatu nahi dugun argazkia aukeratzea eskatuko digu. Horretarako + ikurra zanpatu eta argazki bat aukeratuko dugu.

Kasu honetan, iturri baten argazkia aukeratuko dugu. Argazkia ez dago gaizki, baina bizigarri piskat emango diogu, koloreak eta kontrastea hobetzeko. Horretarako, “tresnak” edo “tools” izeneko atalera sartuko gara eta bertan “kurbak” izeneko tresna aukeratuko dugu argazkia piskat hobetzeko. Kurba hauek eskuz hobe ditzakegu, edo aplikazioak gordeta dituen aukeretako bat har dezakegu.

Kasu honetan, aplikazioak eskaintzen digun kontraste suabea erabiliko dugu, argazkia piskat hobetzeko.

Aldiz, irudiaren vintage itxura bat eman nahi badiogu, kurben aukeran bertan aplikazioak gordeta dituen beste ezarpenekin saia zaitezke. Edo bestela, aplikazioak espreski ematen digun “Vintage” izeneko aukeretatik nahi dugun filtroa erabil dezakegu.

Gainera, Snapseed-ek gainontzeko aplikazioek eskaini ohi ez dituzten aukera batzuk ditu. Adibidez, argazkiaren atal zehatz bat enfokatzeko aukera ematen digu. Kasu honetan, iturria enfokatzea eta irudiaren gainontzeko atalak gutxika-gutxika desenfokatzen joatea aukeratu dugu.

Bukatzeko, ukitu artistiko bat emango diogu eta irudia txuri beltzean jarriko dugu. Ez da gaizki geratzen, ezta?

Argazkia baliozkoa iritziz gero, gure gailuan gorde dezakegu sare sozialetan partekatzeko. Horretarako, argazkia esportatu beharko dugu eta ondoren nahi dugun sare sozialean partekatu.

Eta hau izan da minutu gutxi batzuetan lortutako emaitza. Zer iruditzen? Anima zaitez eta apaindu eta editatu zure argazkiak Snapseedekin eta gurekin parteka itzazue, irrikitan gaude zer sortzen duzuen ikusteko! Ondo izan eta laster arte, hurrengo bideoan ikusiko dugu elkar!

Iruzkina sortu